}

Arren eta emeen proportzioa, geneen esku

2007/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Arren eta emeen proportzioa, geneen esku
2007/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: -)

Ugalketa sexuala duten espezie gehienetan arren eta emeen proportzioa bera izaten da normalean. Drosophila melanogaster euliaren zenbait populaziotan, ordea, emeak askoz ugariagoak dira. Proportzio-desberdintasun hori Drosophila-ren bi generen (Dox eta Nmy) esku dagoela ikusi dute Atlantako Emory Unibertsitatean.

Zientzialariek bi populazio-motatako arren genomak konparatu zituzten, eta ikusi zuten eme gehiago sortzen dituzten arrek besteek ez zuten gene bat dutela: Dox genea. Dox geneak emeak emango dituzten espermatozoideak sorrarazten ditu, eta, nolabait, arrak emango dituzten espermatozoideak suntsiarazi.

Talde berak, beste esperimentu batean, ikusi zuen Nmy geneak Dox genearen eragina ezabatzen duela: Dox eta Nmy geneak dituzten euli arrek proportzio berean ekoizten dituzte bi sexuetako espermatozoideak, baina Nmy genea ez dutenen espermatozoideetan eme-proportzioa handiagoa da.

1
237
2007
12
013
Anatomia/Fisiologia
Berriak labur
7

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia