}

Arrautza hau pitzatuta dago?

2006/04/25 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Ikertzaileek teknika bat asmatu dute jakiteko zer arrautzek duten hausteko arrisku handiena.

Oskolean pitzadurak dituzten arrautzek kalte ekonomiko handia eragiten diote industriari, kontsumitzaileek baztertu egiten baitituzte. Gainera, osasunerako arriskutsuak dira, bakterioak erraz sartzen direlako barrura.

Arrautzak pitzatuta ote dauden jakiteko, soinu-pultsu bat bidaltzen duen makina bat asmatu dute ikertzaileek. Erresonantziaren maiztasuna aztertuta, makinaren sentsoreak oskolaren sendotasuna kalkulatzen du. Horrekin, arrautzak hausteko duen probabilitatea aurreikusten du.

Oihartzunaren aplikazio bitxia, ezta?