}

Armiarmen begiak

1999/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Europako armiarma arruntak (Drassodes cupreus) dituen hiru begi-paretatik bat, ikusteko ez baina orientatzeko erabiltzen duela aurkitu du Suediako ikertzaile-talde batek. Begi-pare hori armiarmaren zefalotorax-ean dago kokatua, buruaren gaineko aldean. Kolore urdinekoak dira, ez dute lenterik eta ezin dute inolako irudirik osatu.

Horren ordez, argiaren polarizazioa antzeman dezaketen iragazkiak dituzte. Bi begi horien ardatzak elkarzutak dira eta txandaka argitzen dira. Begien argitasunaren desberdintasuna konparatuz aurkitzen omen du bere bidea armiarmak. Daitekeena da gaitasun hori duten armiarma gehiago izatea. Horiek aurkituz gero armiarmen bigarren mailako begien funtzioak zeintzuk diren zehatz liteke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia