Arianespace enpresak prestatuta zituen hurrengo bi hegaldiak bertan behera geratu dira. Izan ere, Ariane jaurtigailuek orbitara eraman behar zituzten sateliteak oraindik ez daude prest. Dirudienez sateliteek daramatzaten eguzki-paneletako zelula fotoelektrikoak arazoak ematen hasi dira. Beraz, ondo daudela ziurtatu arte ez da jaurtiketarik izango.
7kn argitaratua
Beñar Kortabarria Olabarria
Elhuyar Zientzia Beñar Kortabarriak kazetaritzan lizentziatua da eta Elhuyar Zientziako erredaktorea.








