}

Archaeopteryxen luma beltza

2012/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Urteetan munduko lehen hegaztitzat hartu den Archaeopteryx en luma fosil bat aztertu du Estatu Batuetako eta Alemaniako paleontologo-talde batek. Ikertzaileek konparatu dituzte luma horren pigmentua gordetzeko egiturak eta gaur egungo hegaztien lumek dituztenak. Eta bai tamainaz, bai formaz, antz handia dute Archaeopteryx en egiturek eta gaurko beleenek. Horregatik, ikertzaileek ondorioztatu dute "ia ziur" Archaeopteryx en luma hura beltza zela. Hala ere, hegazti osoa beltza ote zen jakiteko, ikertzaileek esan dute argitu beharko luketela luma hori hegaztiaren kanpoaldekoa zen edo ez, eta baita beste luma fosildu batzuk aurkitu ere.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia