Apple software irekiaren alde

Apple software irekiaren alde


Software Irekia programatzaileengan sortu den ideia berria da. Honen arabera, sistema eragile eta software programa berri guztien jatorrizko kodea publiko egin beharko litzateke, programatzaile guztiengana heldu ahal izateko. Horrela, sistema eragileen azterketa bultzatzen da, beren funtzionaltasuna handiagotuz.

Software Irekiaren jarraitzaileek Apple etxearen Mac OS X Server sistema eragile berriaren jatorrizko kodea kaleratzea txalotu dute, konpainiak filosofia berria bultzatu duelako. Mac OS X Server sistema Unix ezagunaren aldaera da, eta martxoaren erdialdean kaleratu da, bere jatorrizko kodearekin batera. Ordura arte publikoki ezaguna zen jatorrizko kode bakarra Linux sistema eragilearena zen.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Softwarea