}

Apo gehiagi Australian

1990/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Kainabera-apoa Australiako ekialdean eta iparraldean hedatzen ari da. Apoa orain dela 50 urte sartu zen Australiara. Bere bidez, azukre-kainaberetan hainbeste kalte sortzen zuen kakalardoaren kontra egin nahi bazen ere, gerora apoa jaten duten beste animalia batzuk pozoindu egin dira.

Hala ere, biologoak ez datoz bat apoek inguruko ekologian duten eraginaz. Krokodiloak, koalak, sugandilak eta sugeak hil badira ere, ez da ikerketa zientifiko zehatzik egin honen inguruan.

Zenbait zientzilari, apoa biologikoki kontrolatzearen alde azaldu da. Kontrol biologikorik arruntena birus edo bakterioen bidez egiten da. Beste batzuen ustetan, inolako kontrolik ezarri aurretik, apoaren ezaugarriak hobeto ezagutu behar dira. Bestela emaitza onen ordez txarrak lortzeko arriskua egon daiteke.

Australiako administrazioaren aholkuz, biologo australiar bat apoaren jatorrizko lurretara, hots, Hegoamerikara eta Ertamerikara joango da, Australian erabili ahal izango den kontrol-mekanismoren bat aurkitu asmoz.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia