}

Antarktikoa, arazo-iturri

1991/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hego Poloko lurren aberastasunaren berri badute munduko botere ekonomikoek. Antarktikoa zaintzeko 39 estatuk sinatutako akordioari esker, nahikoa ongi errespetatu izan da orain arte bertako altxorra.

Hego Poloan dagoen lurralde zabal hau informazio-iturri izan da joan den hamarkadan. Ozono-zuloak eta berotegi-efektuak kezka larria sortu dute gizartean. Hasi berri dugun hamarkada honetan arestian aipatutako arazoak indarrean iraungo badute ere, beste batzuk gaineratuko zaizkio.

Hego Poloko lurren aberastasunaren berri badute munduko botere ekonomikoek. Hala ere, Antarktikoa zaintzeko 39 estatuk sinatutako akordioari esker, nahikoa ongi errespetatu izan da orain arte bertako altxorra.

Joan den urtean Madrilen egindako bilera batean, akordioa sinatutako estatuen artean ikuspuntu desberdinak azaltzen hasi ziren. Japonia, Erresuma Batua eta EEBB lurraldea ustiatzeko bideari ateak zabaltzearen alde zeuden bitartean, Australia eta Frantzia gauzak zeuden bezala uztearen alde agertu ziren.

Gaur egun, azken estatu hauek erabilitako beto -eskubideak irauten badu ere, zientzilari eta ikertzaileek beren kezka azaldu dute; beto ak lurraldearen ustiapenaz gain bertan egin daitekeen ikerketa ere mugatzen bait du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia