}

Anestesiaren eraginkortasuna neurtzeko sistema mikroskopikoa

2001/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Batzuetan ezinezkoa da anestesiatutako pertsona lotan dagoen ala ez jakitea, eta 1.000 ebakuntzatatik batean, ebakuntza-garaian, gaixoa esnatu egiten dela kalkulatzen da.

Aurrerantzean inork horrelako esperientzia txarrik izan ez dezan, anestesiaren intentsitatea etengabe neurtuko duen siliziozko elektroia diseinatzen ari dira Datex Ohmeda anestesiarako ekipamendu eta sistemetan espezializatutako enpresako ikertzaileak.

Elektroi berriak gaixoaren elektroentzefalograma neurtu eta, oraindik diseinatzen ari diren metodo berriarekin konbinatuta, anestesiaren intentsitatea neurtuko du. Gaixoaren azalean oso erraz ezarri ahal izango da, horrela, denborarik galdu gabe eta zehaztasun handiarekin anestesiaren intentsitatea neurtzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia