}

Ana Galarraga Aiestaran eta "Lekukoak" atala, RASK sarien finalista

2019/11/06 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

ana-galarraga-eta-lekukoak-atala-rask-sarien-final
Arg. Iñigo Ibañez/Elhuyar

Azaroaren 28an banatuko dira aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak, eta finalisten artean Ana Galarraga Aiestaran dago, Elhuyar aldizkarian idazten duen “Iraultza txikien lekukoak” atalarengatik.

Atal xumea bezain ederra da. Elkarrizketa formatua du, eta ibilbide luzeko zientzialariak ditu protagonista. Haien ustekabeei eta itxaropenei buruz galdetzen die. Izan ere, gehienetan haien ikerketez galdetzen zaie, baina gutxitan izaten dugu bestelako hausnarketak entzuteko aukera, esperientziaren eta egindako ibilbidearen perspektibarekin egindakoak. 

Atalak bost urte beteko ditu Rikardo Arregi sarien atarian. Hortaz, ospatzeko modu polita litzateke saria irabaztea! Azaroaren 28an argituko da. Beste hiru finalista ere badira Rikardo Arregi sarien kazetaritza-atalean: Jon Artano, Miel Anjel Elustondo eta Kanaldudeko “Hurbiletik” Saioa. Komunikazio-atalean lau finalista izendatu dituzte: Korrikaren komunikazio-kanpaina, Ttap aldizkaria, Codesyntaxen “Egunean behin” jokoa eta Oier Aranzabal. Zorionak denei!

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia