}

Amazoniako biztanleak jaun eta jabe?

1992/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Amazonian bizi diren Yanomani-ek garai batean berenak zituzten lurren jabegoa neurri batean berreskuratuko omen dute. Erabaki hau oraindik hartu ez bada ere, Amazonia osorako programa ekonomiko bat martxan jarri da. Programa honetan, Amazoniako zonalde batzuk ustiatu egingo dira, baina beste batzuk babestu.

Yanomaniei emango zaizkien lurren azalera Eskoziak duenaren adinakoa da. Lurralde honen mugetan hesiak ipiniko dira, kostua 2 milioi dolarrekoa izango delarik. Hala ere, lurralde horretako meategien eskubideak gobernuaren esku geratuko dira.

Urrats hau eman ondoren, Brasil, World Bank eta Europako Ekonomi Elkartearen arteko negoziazioak hasiko dira, Amazoniako oihana zona ekonomiko-ekologiko bihurtu ahal izateko.

Proiektu honetan zientzilariak zein ekonomilariak beharko dira; zonalde batzuk babestu egin beharko diren bitartean, beste batzuk ekonomikoki ustiatu egingo bait dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia