}

Alzheimerraren genea

1995/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Alzheimer-en gaixotasuna duten pazienteek gaixotasuna beren baitan zein abiaduraz garatuko den aurrikusteko modua izango dute laster.

Alzheimer-en gaixotasuna duten pazienteek gaixotasuna beren baitan zein abiaduraz garatuko den aurrikusteko modua izango dute laster. Horrek, Alzheimerren forma erasokorra gara dezaketen pazienteak behar bezalako laguntza jaso dezaten lagun dezake.

ApoE izeneko genea duela urtebete erlazionatu zen Alzheimerrekin. ApoEk gorputzean zehar koipeak garraiatzen dituen proteina bat kodetzen du. Gene horren forma berezi bat duten pertsonek gainerantzeko populazioak baino bi bider aukera gehiago dute gaixotasuna garatzeko. Forma horri ε4 deritzo. Gene akastun horren bi kopia heredatzeko zorigaitza daukatenek, 10 bider gehiago dute gaixotasuna garatzeko aukera. Bestalde, genearen beste forma batek, ε2 izenekoak, gaixotasuna agertzea oztopatzen du dirudienez.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia