Ahuntzak sendagaiak egiteko

Ahuntzak sendagaiak egiteko


Gizakiak berez sortzen duen antitronbina III substantzia ahuntzek sortzeko modua aurkitu dute Estatu Batuetako Genzyne Transgenics enpresakoek.

Genzyne Transgenics enpresak Estatu Batuetan, Massachusetts-eko baserri batean, ahuntz bereziak hazten ditu sendagai transgenikoak lortzeko. Produktu transgenikoa sortzeko, zientzilariek eskuratu nahi duten produktua gizakiarengan fabrikatzen duen ADN-zatia animalien fetuei txertatzen diete. Gero animalia hazten denean, lortu nahi den giza produktua produzitzen du.

Sistema horren bidez ahuntzek gizakiaren antitronbina III substantzia sortu dute eta horixe sartuko diete Londresen hogei bat bolondres osasuntsuri ikerketa burutzearren. Sendagai honek gaur egun erabiltzen den proteina (antitronbina plasmatikoa) ordezka dezake.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna