}

Ahots biziko irakurgailua itsuentzat

1991/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Xerox-Kurzweil irakurgailuak edozein testu irakurtzeko ahalmena eskaintzen die itsuei. Funtzionamenduari dagokionez, bi fasetan banatzen du bere lana: alde batetik karaktereen irakurketa burutzen du eta bestetik ahotsaren sintesia.

Xerox-Kurzweil irakurgailuak edozein testu irakurtzeko ahalmena eskaintzen die itsuei. Maleta baten neurriak ditu eta 8,6 kilo pisatzen du. Funtzionamenduari dagokionez, bi fasetan banatzen du bere lana: alde batetik karaktereen irakurketa burutzen du eta bestetik ahotsaren sintesia.

Karaktereen irakurketarako Adimen artifizialean oinarritzen da. Karakterearen forma, kurben norantza, karaktere bakoitzaren ezaugarri bereziak etab. analizatzen ditu, hauen tamaina eta estiloa kontutan hartu gabe. Irakurgailuak hiztegi propioa dauka irakurtzen dituen hitzak banan-banan konprobatu ahal izateko. Ekipoak bi bertsio desberdin ditu: bata, ahots-sintetizatzaile batez eta mahai gaineko scaner automatiko batez osatua.

Eredu honetan orri-multzo bat sar daiteke; scanerrak orriak irakurri ahala automatikoki pasatzen bait ditu. Scanerra testua eta irudiak bereizteko gai da eta testua jarraian ala zutabetan antolatuta dagoen jakiteko ere bai. Honez gain, testua memorian gorde dezake ondoren kaset-zinta edo ordenadore batera pasatzeko aukera emanez.

Bertsio honek lau ahots desberdin erabiltzen ditu, hauen artean gizaseme batena, haur batena eta emakume batena daudelarik. Minutuko 120-350 hitz irakurtzen ditu eta puntuazio-zeinuek adierazten duten intonazio edo doinua errespetatzen du.

Bigarren bertsioa ahots-sintetizatzaile batez eta eskuzko scaner batez osatzen da. Scanerrak “plantilla” berezi bat erabiltzen du orriak irakurtzeko. “Plantilla”k eta scanerrak osagai magnetikoak dituzte scanerrak higitzean lerroak segi ditzan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia