}

Floridako eta EAEko matematikaren didaktika alderatu ditu Xiomara Gezuragak Florida Institute of Technology-n

2024/03/14 Elhuyar

aebko-florida-estatuko-eta-eaeko-matematikaren

Xiomara Gezuraga Sarduy-k, Arratzuko Barrutialde BHI-ko matematika irakasleak,  matematikaren didaktikaren inguruko ikerketa egin du Ameriketako Estatu Batuetan, Florida Institute of Technology-n. STEAM eta Hezkuntza programan ikertzaile bisitari gisa jarduteko aukera izan du lau hilabetetan zehar.

Xiomarak dio matematikaren irakaskuntza eta ikaskuntza errealagoak, esanguratsuagoak eta, batez ere, motibatzaileagoak eta aniztasuna zaintzen duten erak bilatu eta aztertu behar direla. Hori lortzen lagunduko duten estrategiak eta praktika onak aztertzea izan da Florida Institute of Technology (FIT) 2023ko udazkenean egin duen bisitaren arrazoia.

Azterlan honetan AEBko Florida Estatuko eta EAEko hezkuntza sistemak hiru esparrutan erkatu dira lehen hezkuntzako 5. mailan. Lehenik eta behin, curriculumaren edukiak eta antolaketa ikuskatu dira. Ondoren, 5. mailako ikasleei irakasleek matematika eta zientziak nola irakasten dizkieten behatu da. Eta azkenik, ikasleen ebaluazioa aztertu da.

Ikerketak emandakoak honako artikulu honetan jaso ditu: Matematika irakasteko praktika onak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia