}

Abiotik Iternet-era konektatu

1999/12/01 Waliño, Josu - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hainbat hegazkin-konpainiak, bidaiariei airean dauden bitartean Internet-era konektatzeko aukera eskaini nahi diete. Exekutiboei eskainiko zaien aukera berri hori, satelite bidezko Internet-erako sarbidea eskaintzen duen Inmarsat enpresaren bitartez egingo da. Enpresa ia 64 kb/s-ko abiadura eskainiko duen sistema bat garatzen ari da.

Sistema erabiltzeko, bidaiariek beren ordenagailu eramangarria hegazkinean izango duten modem batera konektatu beharko dute eta, horrela, beren zerbitzariarekin konektatuko dira. Litekeena da sistema hori datorren urtean martxan egotea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia