Abian da jada CAF-ELHUYAR zientzia-dibulgazio sarien hamargarren edizioa. Aurten, dibulgazio-artikuluez gain, dibulgazio-liburu bat idazteko beka ere eskainiko da.
Artikuluei dagozkien sariak:
- Lehen saria: 900 €
- Bigarren saria: 450 €
- Hirugarren saria: 300 €
- Gazteentzako Sari berezia: 300 euroko sari berezia 25 urtetik beherako idazleen artikulu onenari
Aurtengo edizioan, bi urtez behin eskaintzen den beka ere egongo da jokoan. 4.500 euroko beka bat jasoko du dibulgazio-liburu onenaren proiketua aurkezten duenak.
Irabazleen izenak 2004ko urtarrilaren 31 baino lehen plazaratuko dira.
Lanak azaroaren 15a baino lehen bidali behar dira Elhuyar Fundazioaren egoitzara:
Elhuyar Fundazioa
CAF-Elhuyar X Sariak
Asteasuain 14, 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
- Aurreko edizioetako irabazleak eta artikuluak ikusteko: Bilaketa aurreratuaren atalean sartu eta aukeratu:
gaia: orokorrak
azpigaia: Caf-Elhuyar sariak
CAF-ELHUYAR sariak direla eta
Beasaingo CAF enpresak babesturik, zientziaren dibulgazioa sustatzeko sariak sortu zituen ELHUYAR ek duela hamar urte. Erronka hari tinko eutsiz, 1994az geroztik urtero aurkezten dira
zientzia-dibulgaziorako CAF-ELHUYAR sariak.
Lopez Viña, Rakel
Marketin saila
Marketin sailaren barruan Elhuyar Fundazioko eta bertako proiektu, zerbitzu eta produktuen komunikazio arduraduna.
Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean (Iruñea), eta Elhuyar Fundazioan baino lehen, El Diario Vasco egunkarian aritu da erredaktore gisa, Madrileko J. A. Llorente & O. Cuenca komunikazio agentzian komunikazio proiektu desberdinak garatu ditu eta Donostiako Apros Grupo Consultor enpresan komunikazio-arduradun gisa aritu da.







