Elhuyar zientziaren komunikazioa

Abian da Norteko Ferrokarrilla

Zientzia eta teknologiari buruzko irratsaioa, astero, Euskadi Irratian

2019/09/11 Elhuyar Zientzia

Ostiral honetan abiatuko da Norteko Ferrokarrillaren denboraldi berria. Astero, Guillermo Roa Zubia Elhuyarreko komunikatzailearen gidaritzapean, Euskadi Irratiko uhinetan egingo du geldialdia: ostiral gauetan, 22:00etan, eta larunbat arratsaldetan, 15:00etan.

abian-da-norteko-ferrokarrilla2019
Arg. EITB

Zientzia- eta teknologia-munduan gertatzen dena azaltzeko, kolaboratzaileen laguntza izango du Roak, eta, elkarrizketen bidez, zientziaren alderdi bitxi edo ezezagunak aterako ditu argitara. Adibidez, denboraldiko lehen saioan, matematika manipulatiboak egunerokoan nola txertatu azalduko du Lorena Egidazu Ormazabalek.

Horrez gain, Elhuyar aldizkariaren azken zenbakiari begiratu bat emango dio Norteko Ferrokarrillak, eta erdiko orrietan sakontzeko geldialdi bat egingo du, nerabezaroaren zientzian sakontzeko. 

Zientzia-kontu gehiago Elhuyarren eskutik, astero-astero, Euskadi Irratian, ostiraletan 22:00etan, eta larunbatetan 15:00etan.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia