67 P kometaren azalean da Rosetta zunda

2016/09/30 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Rosetta 67 P kometarantz jaisten ari zela OSIRIS kamerak ateratako argazkia, azaletik 1,2 km-ra. Arg. ESA/Rosetta/MPS for OSIRIS Team MPS/UPD/LAM/IAA/SSO/INTA/UPM/DASP/IDA

ESAren operazio-zentrotik baieztatu dutenez, Rosetta zunda aurreikusi bezala jarri da kometaren azalean. Une horretan, Lurrera seinaleak bidaltzeari utzi dio. Hemendik aurrera, kometaren magalean jarraituko du bidaiatzen, Philae moduluarekin batera.

Jaisteko operazioan, gas-kromatografoak, kamerak eta beste tresna batzuk funtzionatzen eta datuak biltzen jarraitu dute. Hala, informazio garrantzitsua eskuratu dute ikertzaileek. Horrenbestez, misioa ez da amaitu; lehengoez gain, datu berri hauek ere badituzte, aztertzeko, eta ondorioak ateratzeko.

Horrez gain, misioaren arduradunek gogorarazi dute, kometari buruzko informazioa emateaz gain, Rosetta misioak ekarpen handia egin diela beste misio batzuei, harekin probatutako sistemak aplikatu baitituzte misio berri hauetan, tartean, Gaia misioan.

Misioan aritu direnen lana ere aitortu dute arduradunek. Lortutakoa definitzeko, berriz, hau da gehien erabili duten hitza: "historikoa".

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia