}

5 urtean ‘sarea’ gaindituta

2001/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Internet sarearen egitura sortu zutenean, 4,3 mila milioi konexiorako gaitasuna beharko zela aurreikusi zuten. Gaur egun jada horien erdiak erabiltzen dira eta eskaria ia esponentzialki ari da hazten. Beraz, dirutza izugarria erabili ezean, sarearen gaitasuna gaindituta egongo da bost urtean.

Kontuan izan behar da, domotika abian jarri eta arrunt bihurtzen bada, etxetresna askok Internetera lotura izango dutela. Telefono mugikorrekin ere jada Internetera sar daiteke, eta aurrerantzean erabilera-mota hori ugaritu egingo dela espero behar da. Beraz, galdera IP helbideak noiz amaituko diren da.

Eta ondoren zer? Aukeretako bat sistema paraleloa sortzea litzateke, bi sistemen artean lotura izateko moduan. Baina horrek gaur egun erabiltzen diren hardwarea eta softwarea aldatzea ekarriko luke, eta hori ‘hegazkin bati hegan ari denean hegoak aldatzea bezain zaila’ litzatekeela diote.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia