25 urte Marten
2001/07/23 Elhuyar Zientzia
Duela 25 urte, 1976ko uztailaren 20an, NASAren Viking Lander 1 zundak Martera iritsi eta bertan lur hartzea lortu zuen. Planeta gorrira iristea lrotu zuen lehenengo zunda izan zen.
Lehenengo haren ondotik beste misio batzuk etorri ziren. Bigarren zunda urte bereko irailaren 3an bidali zuten, eta, geroago, bi satelite bidali zituzten. Horrela, bada, Marte aztertzeko inoiz izan den proiektu garrantzitsuena martxan jarri zen.
Viking proiektuaren ondoren, NASAk beste hainbat misio prestatu ditu Marte aztertzeko. Denak arrakastatsuak izan ez badira ere, eta misio batzuetan NASAk diru asko erabili eta galdu badu ere, Mars Pathfinder eta Mars Global Surveyor misioak oso baliagarriak izan ziren planeta horri buruzko informazioa biltzeko.
Egun, Mars Odyssey 2001 esploratzailea Marterako bidean dago, eta, arduradunen arabera, urriaren 23an iritsiko da. Bestalde, planetaren lurzoruaren geologia aztertzeko helburua izango duten misioak ere prestatzen ari dira.
Beraz, badirudi Marteri buruzko kontuek luze joko dutela eta komunikabideek hango berriekin jolasean jarraituko dutela.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia