Zumaiako iknofosilaren erreskatea

2011/11/16 Elhuyar

Organismo ezezagun baten arrasto fosila erreskatatu dute Itzurunen (Zumaia), amildegi ezegonkor batetik. Erreskatea ez da erraza izan, fosila inguratzen duen arroka-zatiak 200 kg baino gehiagoko pisua baitu. Hala, zortzi pertsona aritu ziren hura erauzteko lanetan,  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailaren zuzendaritzapean.

Eozenoan, duela 49 milioi urte, bizi zen organismo baten arrasto fosildua da (iknofosila). Tamainak egiten du aparta. Orain arte topatu diren era horretako fosilak 30-40 zentimetro luze dira, eta hau, aldiz, 1,53 metrokoa. Algorri interpretazio egongo da aurrerantzean, ikusi eta aztertu nahi duten guztien eskura.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia