}

Kameleoi nanoak

2012/04/01 Elhuyar

© Glaw et al./PLoS ONE

Egilea: © Glaw et al./PLoS ONE.

Munduko narrasti txikienen artean dauden lau kameleoi espezie berri aurkitu dituzte Madagaskarren iparraldean. Lau espezieetan txikiena Brookesia micra da; helduak 29 mm luze dira, bataz beste, ikertzaileek PLoS ONE aldizkarian argitaratu dutenez.

Brookesia micra Nosy Hara izeneko uharte txiki batean aurkitu dute. Hain zuzen ere, ohikoa da halako uharte txikietan, baliabide mugatuak izateagatik, animalien tamaina txikitzea; uharteetako nanismo deitzen zaio fenomeno horri.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia