Naturak sortutako munduko mirari eder eta ikusgarrienetako bat dira Iguazuko urjauziak. Argentina eta Brasil arteko mugan daude, eta Iguazu ibaiaren urek elikatzen dituzte.

Ibaiak azaroa eta martxoa bitartean izaten du ur-emari handiena, eskualde horretako eurite garaian alegia. Hilabete horietan, urjauziek batez beste segundoko milioi bat litro ur jaurtitzen dute, hau da, segundo bakoitzean 10 igerileku olinpiko hustuko bagenitu bezala. Urjauzi kopurua Iguazu ibaiaren emariaren araberakoa da. Emaria txikia denean, 160 urjauzi; handia denean, berriz, 260. Guztien artetik handiena “Deabruaren arroila” da: 80 metroko garaiera du.

Urjauziak duela ehun bat mila urte sortu ziren. Faila geologiko batek Paraná ibaiaren ibilgua puskatu zuen, eta, horren ondorioz, Iguazu ibaiaren bokalea urjauzi izugarri bihurtu zen. Gaur egun, 23 kilometroko distantzia dago urjauzia sortu zen jatorrizko tokitik gaur egungo tokiraino; izan ere, urak sortzen duen higadura geldo baina etengabearen ondorioz, urjauzien posizioak atzera eginez doa poliki-poliki.

Higatze-prozesuak aurrera jarraitzen duenez, Iguazuko urjauziek atzeraka jarraituko dute datozen milurtekoetan, antzina-antzinatik gertatzen den bezalaxe.

iguazu-1_507.781108663

iguazu-1_507.781108663

-

Arg. Martin St-Amant/Creative Commons/aitortu eta partekatu baimen beraren arabera.

iguazu-2_652.607068428

iguazu-2_652.607068428

-

Arg. Martin St-Amant/Creative Commons/aitortu eta partekatu baimen beraren arabera.

iguazu-3_227.873339979

iguazu-3_227.873339979

-

Arg. Pablin72/CC-Aitortu-PartekatuBerdin

iguazu-4_932.089575974

iguazu-4_932.089575974

-

Arg. Pablin72/CC-Aitortu-PartekatuBerdin

iguazu-5_838.82739341

iguazu-5_838.82739341

-

Arg. Garazi Andonegi

iguazu-8_116.429380959

iguazu-8_116.429380959

-

Arg. Nahia Gelbentzu

iguazu-9_172.275440105

iguazu-9_172.275440105

-

Arg. © iStockphoto.com/Naphtalina