Mundua gure begiradatik ikustera ohituta gaudenez, eskala-aldaketa txikienak ere harrituta utz gaitzake, gure begien aurrean azaldu diren horiek eta gu mundu berean bizi ote garen zalantzan jartzeraino.

Errealitatearen gure perspektibari uko egiteko prest bagaude, mundu berri eta harrigarri batean sar gaitezke. Hori egiteko gonbita da hau. 2016ko Nikon Small World sarietako irabazleek gure begiei egindako opariak dira hauek, 
mikroskopio soil batez aurkitutako 
altxorrak.

Burruntzi-larbaren isats-brankia

Burruntzi-larbaren isats-brankia

 

Arg. Marek Mis Photography (Polonia)

Espermaren garapena ozpin-euliaren testikuluan

Espermaren garapena ozpin-euliaren testikuluan

 

Arg. Christopher Large/Utah-ko Unibertsitateko Biologia Departamentua (AEB)

Giza HeLa zelula baten zatiketa zelularra

Giza HeLa zelula baten zatiketa zelularra

DNA, horiz; miosina, urdinez; eta aktinazko harizpiak gorriz.

Arg. Dylan Burnette/Vanderbilt Unibertsitateko Medikuntza Eskola (AEB)

Tximeletaren proboszidea

Tximeletaren proboszidea

 

Arg. Jochen Schroeder (Thailandia)

Behi-gorotza

Behi-gorotza

 

Arg. Michael Crutchley (Erresuma Batua)

Kakalardo urpekari arraren aurreko oina

Kakalardo urpekari arraren aurreko oina

Acilius generoko kakalardo urpekari arrek hainbat neurritako bentosaz beterik dute aurreko oinen azpialdea. Behar-beharrezkoak dituzte bentosak, emeen bizkarrean itsasteko.

Arg. Igor Siwanowicz/Howard Hughes Institutu Medikoa (AEB)

Zebra-arrainaren lau eguneko enbrioia

Zebra-arrainaren lau eguneko enbrioia

Pertsonetan erbi-ezpaina eta ahosabaiko arraildura deformazioak eragiten dituzten mutazioak ikertzen ditu Ruizek, zebra-arrainen enbrioiekin. Horretarako, enbrioien aurpegiaren garapena jasoko duen atlas bat ari da osatzen time-lapse argazkien bidez. Gardentasunagatik, zebra-arrainen enbrioiak oso aproposak dira horrelako ikerketetarako.

Arg. Oskar Ruiz/Texaseko Unibertsitatea, MD Anderson Cancer Center (AEB)