Zientzia parkea Leioako kanpusean / Ingurunearen babesak pobrezia murrizten lagundu dezake / Euskalnatura.net web berria / Arrain olioan aberatsa den dieta batek obesitateari lotutako patologiak
Ingurunearen babesak pobrezia murrizten lagundu dezake. Hala dio "Nature Conservancy" erakundearen azken ikerketak, aste honetan "Naturaren Inbertsioa Bankua" izenpean argitaratu dutenak. Indonesia, Filipinak, Fidji eta Salomon Uharteetako lau babestutako itsas-eremu azteru ondoren, hango komunitateen bizimodua hobetu egin dela ondorioztatu dute. Arrainen harrapaketak handitzean, diru gehiago sartzen da eta elikadura hobetu egiten da, proteinatan aberatsagoa delako. Turismoaren igoerak ere lanpostu berriak sortu ditu, batez ere emakumeentzat, eta bisitariei kobratutako tasei esker, edateko ur-tangak, komun publikoak eta garbiketa-guneak eraiki ahal izan dira. Osasunari eta higieneari ere mesede egin zaie beraz.
Erreportajeak, argazkiak, foroak... Dena natura eta zientziaren inguruan. Hori da euskalnatura.net web gunean aurkitu daitekeena. Euskal heeriko unibertsitateko biologiako sei ikaslek sortu dute, Interneten gai hauei buruz dagoen euskarazko informazioa zabaldu nahian. Gune interaktiboa da, eta nahi duenak egin ditzake ekarpenak, foroetan parte hartuz edo argazkiak igoz.
Arrain olioan aberatsa den dieta batek obesitateari lotutako patologiak sahiestu ditzake. Nafarroako Farmazia Fakultatean egindako ikerketa baten arauera, arrain-koipeak duen Omega-3 gantz-azido mota batek, EPA izenekoak hain zuzen, kolesterol eta triglizerido mailak gutxitzen ditu. Maila horien igoerak, berriz, obesitatea eta intsulinarekiko erresistentzia areagotuko luke.
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian








