Xaboi-burbuilak
Urak eta xaboiak geruza bat sortzen dute, eta airearekin bultzatutakoan, geruza hori luzatu eta esfera bat osatuz ixten da. Urak eta xaboiak osatzen duten egitura mikroskopikoak egiten du posible burbuila. Burbuilaren azala ur-geruza mehe bat da berez, eta xaboiak kanpotik eta barrutik egonkortu egiten du egitura hori xaboiak gaitasun tentsoaktiboa duelako.
Uraren gainazal-tentsioak eusten dio burbuilari, eta gainazal-tentsio horrexegatik da esferikoa burbuila; izan ere, burbuilak ahalik eta azalerarik txikiena hartzen du bolumen jakin baterako.
Esfera hori haizearekin eta mugimenduarekin deformatu egiten da noski. Baina unean uneko formarik ahalik eta egonkorrena du beti.
Xaboi-burbuilen edertasunaren gakoetako bat kolore-multzoa da, iridiszentzia. Argia hainbat frekuentziatan islatzen da aldi berean, eta ostadarraren kolore guztiak agertzen dira burbuilaren azalean.
Dena dela, edertasun hori ez dago irauteko egina.
Xaboi-burbuilak
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian