Ur gazia, ur geza
Arrain guztiak ez dira berdinak. Legatzak, bakailaoak edo sardinak, adibidez, haragi sendoagoa eta zapore indartsuagoa dituzte amuarrainaren aldean. Amuarraina ur gezatakoa delako gertatzen da hori, eta gainerakoak ur gazitakoak edo itsasokoak direlako.
Izan ere, arrainen gorputzak oso modu ezberdinean egin behar du lan ur-mota bakoitzera moldatzeko. Itsasoko uraren gatz-kontzentrazioa arrainaren gorputzarena baino handiagoa da, eta horrelakoetan uraren gatzak arrainaren barnera sartzeko joera du. Itsasoko arrainek, bizirik irauteko, etengabe gatza gorputzetik kanporatu behar izaten dute, eta, gainera, ahalik eta ur gutxien kanporatu behar dute ez deshidratatzeko.
Errekako urak, ordea, gatz-kontzentrazio txikiagoa du, arrainen organismoarena baino txikiagoa, eta, horregatik, ur gezak arrainen barrura sartzeko joera du. Ondorioz, amuarrainek ur-soberakina kanporatu beharra dute, eta, horretarako, gernua etengabe isurtzen dute uretara.
Baina arrainetan badira salbuespenak ere. Izokina, adibidez, ur gazi zein gezatan ederki moldatzen da. Arrain honek ibaietara jotzen du ugaltzera, baina garatu eta hazteko, itsasora jotzen du, elikagai bila. Beraz, izokinak, gorputzetik gatza kanporatu edo barneratzeko trebetasuna izango du bizitzako unearen arabera, plantxan erre ondoren gutxi nabaritzen badiogu ere.

Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian