Superkondentsadoreak

Energiaren etorkizuna oso gai garrantzitsua da, gizarteari eta inguruneari zuzen-zuzenean eragiten diona. Horregatik, ikerketa ugari egiten ari dira gai horren inguruan, baina energia nola sortu aztertzeaz gainera, energia erabiltzeko moduei ere erreparatzen diete. Energia metatzeko moduen bila ari dira CICenergiGUne ikerketa-zentroan, hau da, behar denerako gordetzeko sistemak garatzen ari dira. Maiz entzun ditugu baterietan egin diren aurrerapenei buruzko kontuak, baina gutxitan aipatzen da ezer superkondentsadoreen inguruan. Haiek ere energia gordetzeko balio dute. Adibidez, ba al zenekiten superkondentsadoreek bultzatutako tranbiak daudela?

Sevillan kablerik gabe dabilen lehen tranbia jarri dute. Tarte batzuetan katenariarik ez da, eta sabaian daramatzan superkondentsadoreei esker mugitzen da tranbia. Ia 50 kilometro egiten ditu egunero horrela. Teknologia aitzindaria da munduan eta Gipuzkoako enpresa batek garatu du hau, CAF taldeko Trainelec-ek.

MIKEL RODRIGO; Trainelec: Hau da Sevillan, Granadan, Zaragozan erabiltzen ari garen ekipoa, katenariarik gabeko zerbitzua ematea ahalbideratzen digunaemateko aukera ematen diguna.

Mikel Rodrigo eta Inigo Aseginolaza ingeniariak tranbia hauek martxan jartzen parte hartu dute. Sevillako proiektuaren jatorria eskaera berezi bat izan zen.

MIKEL RODRIGO; Trainelec: Sevillan arazo bat zeukaten; ez, bi arazo zeuzkaten. Lehenengoa, zuten tranbia oso zona turistikoetatik pasatzen zela zen eta estetikoki eta bistara min egiten zien kable eta posteak han egoteak. Bigarren arrazoi garrantzitsua, berriz, Aste Santua. Santuekin ateratzen ziren prozesioetan leku horietan, eta katenaria jo eta bertan gelditzeko arriskua zela-eta, urtean bi astetan katenaria kendu eta tranbia zerbitzurik gabe gelditzen zen. Hortik hasi zen dena, ; gu, aurretik, I+G-n ari ginen arlo honetan horretan lanean, ekipo hau sortzen, eta praktikan jartzeko aukera sortu zen. Horrela atera genuen lehenengo tranbia.

Baina, zergatik erabili dute superkondentsadore bat eta ez bateria bat? Biek metatzen dute energia karga elektriko moduan. Miñao, Araba. CICenergiGUNE zentroan superkondentsadoreak eta bateriak ikertzen dituzte.

TEÓFILO ROJO; Zuz. zientifikoa, CICenergiGUNE: Bata edo bestea erabiltzea lortu nahi denaren araberakoa da, sistemak potentzia behar badu, superkondentsadoreak erabiliko ditugu, eta energia-dentsitatea nahi denean, berriz, bateriak.

Energia-dentsitate esaten denean iraupena esan nahi da: bateriak maratoia egiteko dira onak eta superkondentsadoreak, berriz, esprinterako. Arrazoia bakoitzak duen energia metatzeko moduan datza. Bateriek kimikoki egiten dute horimetatzen dute, eta superkondentsadoreetan, aldiz, kargak fisikoki jalkitzen dira elektrodoetan. Bi metatze-bide hauek funtzionatzeko modu ezberdinetara daramate. Superkondentsadoreak azkarrak eta indartsuak dira, baina energia gutxiago metatzen dute. Aldiz, prozesu fisikoek ez dituzte elektrodoak agortzen, edo askoz ere gutxiago behintzat, . Batzuetan, maratoilaria komeni da, eta, bestetan, sprinterra.

IÑIGO ASEGINOLAZA; Trainelec: Hori kargatzeko daukazun denbora ez da oso luzea, 20 segundoren bueltan dabil: jendea tranbiatik jaisten denean, igotzean, ateak itxi, ateak ireki,..

Baina hori ez da dena. Katenaria duten ibilbideetan, motorrak frenatzen duenean sortzen den energia superkondentsadoreek gorde egiten dute, azeleraziorako.

MIKEL RODRIGO; Trainelec: Gure kalkuluen arabera eta egin ditugun erregistroen arabera, % 30-35 atera dezakegu, eta berrerabil dezakegun energia da.

Laborategi hauetan, Energiguneko ikertzaileak superkondentsadoreak oraindik ere superrago egiteko moduaren bila dabiltza. Potentzia handitzea eta, batez ere, iraupena luzatzea da helburua. Horretarako, materialen ezaugarriak hobetzen saiatzen dira, bai elektrolitoenak, bai elektrodoen osagai nagusi den karbonoarenak.

EIDER GOIKOLEA; ikertzailea, CICenergiGUNE: Hau izango litzateke karbono aktiboa, beltza, ikatzaren kolorekoa. Hori erabiltzen dugu materia aktibo bezala, elektrodoetan.

Mini-elektrodo hauekin eskalazko kondentsadoreak eskalan muntatzen dira, probak egiteko. Ikerketaren xedeetako bat da materialak sintetizatzeko modu merkeak garatzea, alde batetik.

EIDER GOIKOLEA; ikertzailea, CICenergiGUNE: Eta beste alde batetik, materialari begira, ahalik eta azalera gehien  handiena edukitzea, ; ahalik zenbat eta handiagoa azalera gehien, orduan eta karga handiagoa absorbituko genuke, eta orduan eta energia gehiago gorde ahal izango genuke elektrodo horretan.

Azalera da, beraz, gakoa eta azalerak poroekin du erlazio zuzena. Poroek neurri egokia izan behar dute, ioi edo kargak jalkitzeko ez handiegiak ez txikiegiak. Hori hemen ezagutzen probatzen da, : korronte ezberdinak ematen zaizkio kondentsadoreari zenbaterainoko karga metatzeko gai den ikusteko. Geroz Zenbat eta gehiago, material hobea.

Hori lortu nahian, karbonoaren egitura molekular guztiak aztertzen ari dira, hasi nano-hodietatik eta grafenoraino.

JAVIER CARRETERO; ikertzailea, CICenergiGUNE: Grafenoak azalera handia du, eta elektrodo bezala erabiltzeko material ezin egokiagoa da. Printzipioz material ezezaguna da, baina aukera zabalak dituena. Material hauen ikerkuntza haurtzaroan dagoela esan daiteke.

Bai, grafenoa oso garestia da, baina pentsa: bi gramok futbol-zelai batek adinako azalera dute. Eta gaur erabiltzen diren materialak ere ez dira merkeak.

MIKEL RODRIGO; Trainelec: Gaur egunean, bai kondentsadoreak eta bai bateriak, auto auto-industriaren bultzada dela-eta, prezioek gogor egin dute behera, baina ez da prezioen jaitsiera bakarrik, bolumen berdinean eta prezio berdinean prestazio handiagoak dituzten kondentsadore eta bateriak ditugu, potentzia gehiago, energia gehiago,...

Aurrerapenarekin batera, erabilerak ere ugarituz doaz. Trenetan, hegazkinen larrialdi-irteerak zabaltzeko, portuetako garabietan, … Ikertu ahala, ikuspegia zabaldu egiten da. Hala ere, denek jomugan duten erabilera ibilgailu elektrikoa da, eta irtenbidea bateriek eta superkondentsadoreek batera lan egitea izan daiteke. Bateriak autonomia emango luke, eta gehiago iraungo luke, gainera, azelerazioa superkondentsadorearen bizkar utzita.

IÑIGO ASEGINOLAZA; Trainelec: Askotan kontrajarri egiten ditugu bien arteko borroka balego bezala, baina argi dago gure sektorean eta beste sektore askotan, etorkizunean hibridazio batera joango garela, bai bateriak eta bai superkondentsadoreak biak biek batera lan egingo dutela sistema ezberdinetan.

Beste irtenbide bat, izan daiteke gailu bakarrean mundu biek dituzten ezaugarririk onenak bateratzea izan daiteke. Energigunen EnergiGUNEn bide hori ere ari dira jorratzen. Pseudokondentsadoreak dira, eta kondentsadorearen elektrodoa eta bateriarena dituzte aldi berean.

TEÓFILO ROJO; Zuz. zientifikoa, CICenergiGUNE: Kasu honetan, garrantzitsua bien konbinazioa izango den gailua aurkitzea da, bateriarena eta superkondentsadorearena, ibilgailu hibridoentzat egokia izango dena.

JAVIER CARRETERO; ikertzailea, CICenergiGUNE: Azkenean, gakoa ez da bateriak bateria izateari uztea, bi arloak bat egin eta tartean dagoen hutsunea betetzea da kontua.

Superkondentsadoreak

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali