Ingurumena eta nekazaritza

Nekazaritzaren arloan, Europan egiten diren arauak gero eta zorrotzagoak dira. Horretara egokitzeko, nekazaritzak gero eta ‘garbiagoa’ izan behar du.

Nekazaritzaren arloan, Europan egiten diren arauak gero eta zorrotzagoak dira, bai nekazaritza-metodoei dagokienez, bai eta erabiltzen diren produktu eta sortzen diren hondakinei dagokienez. Horretara egokitzeko, nekazaritzak gero eta ‘garbiagoa’ izan behar du.

Helburu horiek lortzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoan hainbat ikerketa egiten ari dira. Guk Iruñera jo dugu horren bila. Hurrengo erreportajean unibertsitatean egiten ari diren ikerketa horietako lau jaso ditugu.

Nekazaritzan ia ezinbestekoa den zerbait baldin badago, hori lurra da. ‘Ia ezinbestekoa’ esan dugu, zenbait berotegitan hidroponia-teknikak erabiltzen direlako. Kasu horietan landareak lurrik gabe hazten dira, ongarriak dituen likidoarekin bakarrik. Dena den, normalean, sustraiak ez dituzte uretan edukitzen, eta lurraren ordezko substratu bat jartzen da.

Gaur egun gehien erabiltzen diren substratuak perlita eta harri-zuntza dira. Biak ez-organikoak dira eta badituzte ezaugarri egokiak landaketa hidroponikoetan erabiltzeko. Baina ingurumen-arazoak ere sortzen dituzte. Horregatik, substratu ez-organiko horien ordez egur-zuntza egokia ote den ari dira ikertzen Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

NATXO IRIGOIEN; Nafarroako Unibertsitate Publikoa: Estatuan dauden labore hidroponikoko 10.000 hektareetan gehien erabiltzen diren substratuak geldoak dira. Alde batetik perlita, eta baita harri-zuntza  ere. Eraikuntzan erabiltzen dira, eta badute arazo bat: ez direla deskonposagarriak; beraz, ingurumen-arazo bat sortzen dute, ez baitira deskonposatzen eta, lehenago edo beranduago, zabortegian amaituko dute. Zuntzak, ordea, planteatzen den berrikuntza honek, badu abantaila bat: deskonposatu egiten da, eta, erabili ondoren, sortzen den hondakina lurrari gehitu dakioke simaurra izango balitz bezala, beste ongarri bat balitz bezala.

Hazkuntza hidroponikoan bestelako substratu organikoak ere erabili izan dira, gehienak fruituen azalak, baina homogeneizazio- eta estandarizazio-arazoak sortzen ditu. Kokoaren azala da gehien erabili izan dena.

NATXO IRIGOIEN; Nafarroako Unibertsitate Publikoa: Kokoaren kasuan, zona tropikaletan sortzen den hondakina da, eta honaino garraiatu behar da, eta gainera, oso aldakorra da: leku batetik bestera gazitasun zeharo desberdina dauka, eta ezaugarriak oso diferenteak dira lote batetik bestera. Eta horrek asko zailtzen du erabilera hidroponian.

Lehengai gisa zurgintzako hondakinak erabiltzen dituzte, eta, homogeneizatu ondoren, aztertzen dute substratu horretan landareak zenbat hazten diren, zer ezaugarri fisiko-kimiko dituzten substratuek eta landareekin elkarrekintzarik ba ote duen. Beti ere, perlitarekin edo harri-zuntzarekin alderatuta.

Baina substratuak substratu, landareek behar adina elikagai jaso behar dute egoki hazteko, eta horregatik erabiltzen dira ongarriak. Ongarrien osagaien artean, nitrogenoak garrantzi handia dauka.

CESAR ARRESE; Nafarroako Unibertsitate Publikoa: El nitrógeno es un componente esencial de los organismos vivos, y obviamente, la planta es la fuente esencial para nosotros. Lo que ocurre es que un exceso de nitrógeno puede ser perjudicial tanto desde el punto de vista de corrientes fluviales que producen excesos de algas y demás, como perdidas de oxido de nitrógeno que van a la atmósfera, y también porque si el nitrógeno se acumula en hortalizas de hojas puede causar problemas de salud humana.

Nitrogenoa ezinbesteko osagaia da bizidunetan, eta guretzat landareak dira iturria. Dena den, gehiegizko nitrogenoa kaltegarria izan daiteke; esaterako, uretan, alga gehiegi sortzen dira, edo atmosferara nitrogeno-oxidoak isurtzen dira; edo baita ere, barazkien hostoetan asko pilatzen bada osasunean kalte egin diezaguke.

Hori kontuan izanda Cesar Arreseren taldean landareek nitrogenoa nola eta zenbat finkatzen duten ikertzen dute. Eta finkatze horretan urak, klimak edo bestelako faktoreek zer eragin duten ere bai.

CESAR ARRESE; Nafarroako Unibertsitate Publikoa: Evidentemente, la planta, como nosotros mismos hacemos, va ha responder a cambios en el medio y por tanto no se puede considerar la utilización del nitrógeno en un medio optimo, sino que hay que adecuar a las condiciones edafoclimaticas de cada una de las zonas.
Nosotros no podemos trabajar, por ejemplo, con modelos, que se han hecho, de utilización del nitrógeno en la Europa septentrional, por ejemplo. Hay que adaptar esos modelos que tenemos a las condiciones particulares de nuestro entorno.

Landareek inguruko aldaketei erantzuten diete. Horregatik, nitrogeno-neurketa ezin dugu egin ingurune ezin hobe batean; tokian tokiko ezaugarri edafoklimatikoak izan behar ditugu kontuan. Guk, esaterako, ezin dugu lan egin Europako iparraldean garatutako ereduekin; gure inguruko kondizioetara egokitu behar ditugu ereduak.
Zenbat eta gehiago doitu landareei ongarritan eman behar zaien nitrogenoa, orduan eta soberakin gutxiago geratuko da lurrean, eta ingurumen-eragina txikiagoa izango da.


Landareek jasaten dituzten erasoak dira hazkuntza baldintzatzen duen beste faktoreetako bat. Erasotzaileak intsektuak direnean, intsektizidak erabiltzen dira aurre egiteko, eta intsektizidek ere ingurumen-arazoak eragiten dituzte. Primitivo Caballeroren taldean ikertzen dituzte intsektizidak; zehatzago esanda, biointsektizidak.

PRIMITIVO CABALLERO; Nafarroako Unibertsitate Publikoa La principal diferencia entre un bioinsecticida o insecticida microbiano y un insecticida químico es que mientras en el insecticida químico la materia activa es una molécula química en el bioinsecticida o insecticida microbiano es un microorganismo patógeno de insectos o un producto de ese microorganismo, por ejemplo un proteína producida por una bacteria.

Biointsektizida edo intsektizida mikrobiano baten eta intsektizida kimiko baten arteko desberdintasun nagusia gai aktiboan dago. Intsektizida kimikoan gai aktiboa molekula kimikoa da; biointsektizidan, berriz, intsektuaren mikroorganismo patogeno bat edo beraren eratorriren bat. Esaterako, bakterio batek ekoitzitako proteina.

Laborantzan kalteak egiten dituzten intsektuei aurre egiteko, intsektuen beren gaixotasunak erabiltzen dituzte.
Horretarako, unibertsitatean intsektuak hazten dituzte, arrautzak direnetik helduak diren arte, astean behin jatekoa emanez. Ikerketan behar dituzten aleak unibertsitate ondoan dagoen Agrobioteknologia Institutura eramaten dituzte. Han, intsektuei gaixotasunak eragiten dizkieten mikroorganismoak identifikatzen dituzte, eta, jarraian, mikroorganismo horiek, biointsektizidak sortzeko egokiak ote diren aztertzen dute.

Ahal duten guztietan, hemengo intsektuek naturalki badituzten gaixotasunak erabiltzen dituzte.

PRIMITIVO CABALLERO; Nafarroako Unibertsitate Publikoa: Lo ideal es utilizar microorganismos autóctonos siempre y cuando existan, y seleccionar aquellos que tengan un mayor potencial insecticida, pero no siempre es ese el caso. Entonces se puede introducir algún microorganismo que sea de otra zona, pero en ese caso, habría que evaluar previamente que no tiene un impacto ambiental que sea muy negativo en la región que se quiere introducir.

Egokiena da ahal den guztietan mikroorganismo autoktonoak erabiltzea eta intsektizida-ahalmen handiena dutenak aukeratzea. Baina beti ez da posible. Orduan beste nonbaitetik ekarri behar dira mikroorganismoak, eta halakoetan, aurrez ziurtatu beharko da ez dutela ingurumen-eragin negatibo handirik eragingo erabiliko diren eskualdean.

Azkenik, laboreetan eragina izan dezakeen laugarren faktore bat ere ikertzen dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan: dibertsitate genetikoa. Tokian tokiko barietateak galtzen ari direla ikusi dute, eta, galerari aurre egiteko, germoplasma-bankua eratu dute.

GANTZAGA SANTESTEBAN; Nafarroako Unibertsitate Publikoa: Germoplasma banku bat da, galtzeko zorian dauden espezieak gordetzeko leku bat.
Geneak gordetzea ongi dago eta egin daiteke, baina geneen konbinazioa gorde ahal izateko, landare osoak gorde behar izaten da.

Galtzeko zorian dauden zuhaitz-barietateak gordetzea aberastasuna gordetzea da. Izan ere, tokian tokiko barietate asko kondizio berezietan hazteko egokituta daude edo gaitz jakinekiko erresistentziak izaten dituzte, eta beraz, tratamendu gutxiago behar izaten dute hazkuntzan zehar.

Azken hamarkadetako eredu ekonomikoaren helburua ekoizpena ahalik eta gehien handitzea izan denez, gero eta fruta-barietate gutxiago landatu izan dira mundu osoan. Ondorioz, dibertsitate genetikoa asko murriztu da.

GANTZAGA SANTESTEBAN; Nafarroako Unibertsitate Publikoa: (…) guztiok esaten dugu gaur egungo tomateak ez direla lehengoak bezalakakoak. Zergatik? Ba, batez ere, bultzatu dugulako ekoizpen handia ematen duten tomateak. Baina nahi baldin baditugu zapore handiagoa duten tomateak, non bilatu behar dugu? Lehen zeuden tomateetan. Sagarrekin, mahastiekin edo beste edozein laborerekin gauza bera gertatzen da; galdu dugu bariabilitate asko etekin handia ateratzeko nahian. Baina geneak eta geneen konbinazioak hor daude, atzean.

Ikerketa-talde hau zuhaitzetan da aditua, fruta-arboletan. Zehazki, gereziondoak, mahatsondoak, olibondoak eta sagarrondoak gordetzen dituzte germoplasma-bankuan. Baina, gordetzeaz gain, ikertu ere egiten dute, barietate horiek izan ditzaketen ezaugarri interesgarriak identifikatzeko eta hobekuntza-planak abiarazteko.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali