Himalaia: munduaren gailurra
Laino itxiaren azpian munduko tontorrik ikusgarrienak atzeman daitezke. 
Lurrak eta zeruak elkar ukitzeko keinua egiten duten leku berean, mendebaldetik ekialdera, 2600 kilometroko harrizko arku bat hedatzen da.
“Elurraren harana” da sanscrito hizkuntzan duen izenaren esanahia. Guztiontzat ezagunagoa den Himalaia mendikatea.
8.000 metrotik gorako 14 gailur eta 7000 metro baino gehiago dituzten 40 tontorrek osatzen dute Himalaia, munduko mendikate gazte eta garaiena.
Guztien artean goratzen da Everest mendia, 8848 metro dituela, munduko mendirik altuena. Milaka mendizaleren ametsa.
Asia kontinentean kokatuta, mendikateak Bhutan, Nepal, India, Tibet eta Pakistango lurraldeak zeharkatzen ditu.
Naturaren fenomeno miresgarri honen jatorria asmatzeko, historian 50 milioi urte egin behar dugu atzera.
Munduaren lurrazalean dauden plaken mugimenduen ondorio da Himalaia. Haietariko bi plakaren arteko talkak, hau da, plaka indoaustraliarraren eta euroasiarraren arteko kolpeak lurraren altxatze bortitza eragin zuen. Harriaren goratze hartatik sortu zen Himalaia mendikatea.
Urtean milimetro gutxi batzuk badira ere, hazten jarraitzen du; izan ere, plaka indoaustraliarra bultzaka ari da oraindik.
Neguan, zero azpitik 36 eta 60 gradu artean, eta udaran, batez beste, zero azpitik 20 gradu. Horiek dira gailur garaienetan izaten diren tenperaturak. Mundu osoko glaziar kopuru handiena ere bertan dago. Everest mendiaren iparraldeko magalean soilik 200 glaziar daude.
Mundu osoko mendizaleen gotorlekua, hala ere, arriskuan dago. Klima-aldaketaren ondorioak kalte nabarmena egiten ari zaizkio mendikateari. Glaziarrak urtzen hasi dira, eta gero eta arazo ekologiko gehiago daude.
Udaberria gerturatu ahala, dena den, mendi-magalek tentuz itxaroten dute gizakiaren bisita. 1865. urtean mendizale batek mendirik garaienera iristea lortu zuenetik, asko izan dira bidean borrokatu, sufritu eta erori direnak.
Eta, denboratik eta espaziotik haratago, Himalaia handi eta nagusi ageri da guztion begien aurrean.
  
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian
Teknopolis