Egurra ibaiak ikertzeko
Gauza asko zaharberritu edo leheneratu daitezke: eraikinak, altzariak, autoak... baita ibai eta errekak ere. Eta horretan ari dira Aiako Harria Parke Naturalean: Añarbe eta inguruko zenbait erreka leheneratzen.
Egia esan, ibaiak eta errekak leheneratzen hasita, lehen begiratuan, ez dirudi Añarbe ingurua denik horren behar handiena duena; baina badago, bai, erreken leheneratze-lanak Aiako parkean egiteko arrazoirik.
Arturo Elosegi Irurtia, EHU. (Zergatik Añarbe? galderari erantzunez?
Itxura eta kalitatea, beraz, ez datoz bat. Baina EHUko Ekologia Saileko lantaldeak badauka susmorik arazo horren zergatiaren inguruan. Haien ustez, ibaien eta erreken kudeaketarekin dauka zerikusia, baina ez soilik uraren kalitateari dagokionez, Euskal herrian gero eta araztegi gehiago baitago.
Eneko Imaz Amiano, Elhuyar Fundazioa: "Uraren kutsadura asko gutxitu da, ... ubide nahiko homogeneoak izaten jarraitzen dute, eta zati kanalizatuak gero eta gehiago dira."
Horretan datza arazoak, ikertzaileen ustez; ibaiek eta errekak oso egitura sinplea dute. Historikoki, ibilguak zuzentzea eta kanalizatzea, edo, gutxienez, ibilguko enborrak kentzea izan da gizakiaren joera; enborrak kendu dira egurretarako erabiltzeko edo urari oztopoak kentzeko eta uholdeen arriskua gutxitzeko. Ondorioz, gure ibaiek eta errekek ez dute oztopo, uharte, putzu geldo eta abarrek eskaintzen duten dibertsitaterik. Eta ingurune bat homogeneoa, berdina, denean, biodibertsitateak behera egiten du, halabeharrez.
Arturo Elosegi Irurtia, EHU. (Ondoriorik? galderari erantzunez).
Hori da proiektuaren ardatza: erreken konplexutasuna handitu behar da leheneratu nahi baditugu. Eta konplexutasuna handiagotzeko urrats nagusia zein den ere proposatu dute Aiako Harria parkeko proiektuan: enborrak nahita sartzea erreketan.
Ikertzaileen ustez, hori da egin behar dena; baina, badaezpada, hurbiletik egingo diote jarraipena prozesuari. Orain arte, enborrak sartu aurretiko lanekin ari dira.
Lau erreka aukeratu dituzte lanerako: Añarbe, Malbazar, Atseginsoro eta Lats. Ibilguen sinpletasuna izan da irizpide nagusietako bat.
Ondoren, leheneratze-lanen aurreko egoera zehatz aztertzeari ekin diote.
Kartografiatu egin dituzte aztertu beharreko erreka-zatiak. Markak jarri dituzte han-hemenka, eta mapak egin. Erreka-bazterrak zenbat aldatzen diren aztertu nahi dute; hau da, non higatzen diren bazterrak eta non metatzen diren sedimentuak.
Uraren analisiak ere egin dituzte. Egia esan, Añarbe inguruko uraren kalitatea ona da, eta urtegira sartzen den materia organiko gehiena orbel eran sartzen da. Hala ere, urtegiaren ikuspuntutik, ahalik eta orbel gutxien iristea komeni da. Gaur egun, erreken ibilbidean jausten den orbela berehala iristen da urtegira, eta sarreran metatzen da.
Arturo Elosegi Irurtia, EHU. (Sedimentuen zereginaz).
Horregatik, orbelaren deskonposizio-abiadura ere ari dira neurtzen erreken hainbat zatitan, leheneratze-anek izango duten eragina jakiteko. Orbela saretxoetan sartzen dute, eta urpean uzten dute hainbat egunez.
Faunari dagokionez, batez ere, uretako ornogabeak eta arrainak ari dira aztertzen.
Arturo Elosegi Irurtia, EHU. (Errekako faunaren egoeraz).
Arrantza elektrikoa erabiltzen dute arrainak harrapatzeko. Deskarga elektrikoekin txepelduta geratzen dira arrainak ur-azalean, eta orduan biltzen dituzte.
Hiru alditan egiten dute arrantza erreka-zati bakoitzean.
Joserra Diez, EHU. (Erabiltzen duten tekniken beharraz).
Arrainak neurtu eta pisatu egiten dituzte populazioa zenbatzeko eta populazioaren egitura zein den jakiteko.
Ondoren, markatu eta askatu egiten dituzte.
Duela egun gutxi egin dute azken arrain-laginketa, eta, orain, enborrak erreketan sartzen hasi berriak dira. Guztira 68 enbor jarriko dituzte 4 erreketan, forma eta kokapen desberdineko presak sortzeko. Ondoren sei hilabete itxarongo dute errekek beuren lana egin dezaten eta orduan hasiko dira lehen emaitzak jasotzen.
Irudiko zuhaitza, esaterako, joan den udaberria erori zen eta itxuraldatu du erreka, jada. Honen antzeko emaitzak espero dituzte leheneratze-lanaren ondorioz.
Aiako Harria parkean egiten ari diren esperimentu hau berria da gure inguruan, baina munduko beste zenbait tokitan hasiak dira halako leheneratze-lanak egiten. Alemanian, esaterako, duela 10-15 urte hasi ziren. Hala ere, bisitan etorri izan dira Añarbeko proiektuaren nondik norakoak ikustera.
Michael Mutz, Cottbus Unibertsitatea. (Konparaketa beraien ikerketekin)
Eneko Imaz Amiano, Elhuyar Fundazioa. "Añarbeko arroan egiten ari diren esperimentu honen emaitzak ikusteko daude, baina espero dituztenak baldin badira, izango al dute eraginik ibaien eta inguruko lurren kudeaketan? Ibai eta errekak enborrez beteak ikusiko al ditugu aurrerantzean?"
Hori da, nolabait ere, sor daitekeen hurrengo galdera. Galdera eta kezka. Izan ere, Euskal Herrian asko dira uholdeek ekarritako enborrek kaltetuko lituzketen zubi, eraikin eta abar.
Arturo Elosegi Irurtia, EHU: "Lehen gauza litzateke errekuperatzea ibaiei zitzaien errespetoa. Beren ertzean ez zen ezer eraikitzen ezinbestekoa ez bazen, errotak, adibidez. Hori aldatu egin da. Leku batzuetan ez dago itxaropenik hori berreskuratzeko, baino seguruenik, pentsa genezake tramo batzuek urtean behin , biz behin edo hiruz behin urpean geratzeagatik ez dela ezer gertatzen. Izan liteke parke urbano bat. Hori berreskura liteke, eta, gero, gradiente zabala dago porlanezko pareta zuzenetik erreka guztiz basatira. Ez goaz horretara, baina bai horruntz."
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian







