Denda jasangarria

Eroskik Europako lehen saltoki %100 jasangarria zabaldu du Oñatin.

Eroskik Europako lehen saltoki %100 jasangarria zabaldu du Oñatin. 1600 metro karratuko eremuan, ingurugiroa zaintzeko irizpideak jarraitzen dituzte.

GOTZONE ARTABE; eroski: Egin duguna da material ekologikoak erabili konstrukzio aldetik eta isolamendua batez ere hormak eta teilatua askoz ere handiagoak egin, klimatizazio aldetik jasangarriagoa izateko zentroa. Argi aldetik, sartu duguna, dena, bai kanpoan eta bai barruan da teknologi berria led sartu. Aurre alde guzti horretan kristala jarri, baina da kristal berezi bat, argia pasatzen uzten duena baina ez hozbero aldaketak, horregatik klimatizazio aldetik efizienteagoa da. Gero klaraboiak edo luzernarioak ere jarri ditugu, ahalik eta gehien, eta klaraboia horiek argia ematen dute, argia bertan behera sartu eta puntu fijo batean eman beharrean klaraboiek dauzkate prisma berezi batzuk eta horiek argia zabaltzen dute denda barruan. Klaraboia horietan bertan automata batzuk jarri ditugu, irakurtzen dute kanpotik zenbat argi sartzen den eta horren arabera barruko argia neurtzen dute. 

Instalakuntzaren sistemek %65eko aurrezki energetikoa lortuko dute.

GOTZONE ARTABE; eroski: Hotzaren produkzioan CO2 erabiltzen dugu refrigerante moduan eta klimatizazio aldetik egiten duguna da, hotzaren produkzioaren  instalazioak ematen duen beroa erabili bai ura berotzeko bai beroa emateko denda barruan.

Kanpo aldean, aparkalekuan, markesinen gainean jarriko dugu instalazio fotovoltaiko bat barruko energiaren kontsumoa oraindik eta gehiago murrizteko. 

GOTZONE ARTABE; eroski:  Jarri dugu kotxe elektrikoak errekargatzeko puntu bat, bezeroei aukera hori emateko guztiz dohainik.

 “Zero zabor” helburua betetzeko, bere gain hartu dute hondakinen kudeaketa.

GOTZONE ARTABE; eroski:  Saiatu gara denda honetan sortzen ditugun hondakin guztiak, %100a, geuk kudeatzea. Alde batetik, salmentatik kentzen direnak edo saldu ezin diren produktuak baina kontsumitzeko ondo daudenak, donazioetara ematen dugu, Bergarako Elikagai Bankuekin egiten dugu lan, eta produktu horiek eman egiten dira. Eta bestalde, eman ezin diren produktu horiek bildu egiten ditugu, enbaseak kentzen dizkiegu eta konpostatzeko eramaten ditugu.

- Teknopolis

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali