Dementzia pugilistikoa

Datuen arabera, boxeolarien % 17k buruko gaitz kronikoa pairatzen du. Boxeolariek buruan etengabe jasotzen dituzten kolpeak dira gaitzaren jatorria; izan ere, kolpeen ondorioz, ehun entzefalikoan mikrohemorragiak eta kalte itzulezinak gertatzen dira. Boxeolari batek kolpe zuzen bat jasotzen duenean, geure burua pareta baten kontra joko bagenu jasoko genukeen kolpe berdintsua, burua desplazatu egiten da. Masa entzefalikoa, aldiz, inertziaren ondorioz, beranduago desplazatzen da. Buruaren eta masa entzefalikoaren arteko mugimendua ez dira bat etortzen, eta horrek handitu egiten du burezur barruko presioa. Horren ondorioz, hemorragiak sortzen dira. Baina kolperik larriena “krotxeta” da. Zergatik? Ba, buruaren eta garunaren errotazio bat gertatzen delako enborrean. Kolpe arriskutsu horrek kalte egin diezaieke garun-enborreko arteriei. Pertsona bat horrelako kolpeak maiz pairatzen hasten denean, boxeolarien kasua, dementzia pugilistikoaren lehen sintomak hasten dira. Hasieran, mugitzeko arazoak agertzen dira; gero, kontzentrazio falta eta oroimenaren galera. Azkenik, kasu larrienetan, dementzia eta gaitz psikiatrikoak ager daitezke.

Dementzia pugilistikoa

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali