Bisita birtuala Intxaurrondoko topoaren geltokira
2018/06/16 Elhuyar Iturria: Teknopolis
Topoa, Donostia eta Hendaia lotzen dituen bide estuko trena, modernizatzen ari da. 2012an, tunel berri bat inauguratu zuten, Loiolatik Herrerara doana, eta lan horretan estazio berria egin zuten, Intxaurrondoko estazioa. Estazioa inguru konplikatuan dago, elementu asko zeudelako inguruan, baina erabiltzailea ez da horretaz jabetzen begi hutsez. Baina Tecnaliako teknikari batzuek estazioa eskaneatu dute laser batez, eta 3d eredu milimetriko bat osatu dute. Ereduak estazioa, Intxaurrondo auzoa eta bertatik pasatzen den autopista erakusten ditu aldi berean.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia