Baterien garapenean, bateria-mota desberdinak atera dira, bateria-prestazio desberdinekin. Helburua da bateria hauen teknologia ikastea produktu berriak garatzeko.
Baterien ikerketa-zentroa, Ikerlanen
Laborategi honetan hiru kamera klimatiko dauzkagu. Hor tenperaturarekin jolastu dezakegu, -20 gradutik 85 graduraino. Hemen barruan bateriak sartzen ditugu simulatzeko baterien lan-baldintzak. Aldi berean hor bukaeran zikleadoreak dauzkagu, zikleadura hauek bateria kargatu eta deskargatu egiten dute mila amperetik 500 ampera arte eta 1.000 voltiotik 100 boltiora arte, horrela aplikazio desberdinetan karga eta deskarga desberdinekin jokatu dezakegu. Horrela simulazioa egiten dugu bateria bere lan-esparruan balego bezala, ikusteko nola degradatzen den, nola konpontzen den termikoki, nola konportatzen den elektrikoki… eta aldi berean, hemen daukagu kalorimetro bat, bateriaren kapazitate espezifikoa kalkulatzeko eta zenbat bero sortzen duen, gero era eraginkor batean lantzeko bero hori.
Baterien garapen horretan bateria-mota desberdinak atera dira, bateria-prestazio desberdinekin. Azkenean kontua da bateria hauen teknologia ikastea produktu berriak garatzeko. Hemen ikusten dituzue bateria desberdinak, forma, potentzia eta energia desberdinekoak. Honek balio digu bateria hauek esparru desberdinetan sartu ahal izateko.
Igogailuaren aplikazioan, jaisten ari denean igogailuak energia asko botatzen du, eta igotzen ari denean, lehen unean, asko zurgatu egiten du. Orduan ideia da hor sartzea bateria-sistema bat energia hori kudeatzeko. Horrela, kontratatzen duzun potentzia txikiagotu egiten da. Hemen duzue Oronak garatutako adibide bat, guk parte hartzen genuela ere.
Baterien ikerketa-zentroa, Ikerlanen
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian