Iraia Muñoak bioteknologia ikasi zuen eta doktore-tesia egiten ari da UPV/EHUko Giza ugalkortasun taldean. Bere ikergaia, kanpo-faktoreek gure geneetan eta gure ondorengoenetan duten eragina. Gaztetasunaren iturria laster aurkituko duten esperantza dauka, eta klonazioari buruz galdetuz gero, argi dauka ez duela nahi bera bezalako beste bat ondoan.








