Arraun egokitua Edorta de Antarekin

NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Kaixo, Edorta, egun on!

EDORTA DE ANTA; arraunlaria: Egun on!

NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Kaixo, Juan Anjel!

JUAN ANJEL GARMENDIA, entrenatzailea: Kaixo, Nagore, egun on!

NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Zer, prestatzen ontzia?

EDORTA DE ANTA; arraunlaria: Bai, ailegatu berriak gara. Eta pixka bat gauzak bere lekuan jartzen.

NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Ontzi hau bera eraman duzue, Juan Anjel?

JUAN ANJEL GARMENDIA, entrenatzailea: Ez. Ontzi hau etxean geratu da. Bidaia luzea zen, eta eramateko aukerarik ez zegoen. Orduan, antolatzaileek jartzen dizute beste ontzi bat berdina.

NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Zeelanda Berrian, ezta?

JUAN ANJEL GARMENDIA, entrenatzailea: Hantxe, Zeelanda Berrian bai.

EDORTA DE ANTA; arraunlaria: Esperientzia ona, eta jada bueltan etxean, eta berriz saiatzera hurrengo urtean gauzak hobeto egiteko.

NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Ontzia behintzat luze samarra bada, ahulki mugikorreko skiff-arekin alderatuta?

EDORTA DE ANTA; arraunlaria: Gure enbarkazio hau sei metro luze da. Eta skiff normalak bederatzi. Gero, pisuaren aldetik, gure enbarkazioak 25 kilo ditu eta besteak 12-13 kilo. Hau bestea baino askoz zabalagoa da gure aulkia sartzeko. Eta, gero, erabiltzen ditugu bi buia hauek, hemen jarrita doazenak, ez iraultzeko.

N.R.: Ura ukitzen dute?

E.A.: Bai, konpetizioan buiek ukitu behar dute ura. Ez dizute uzten altuago eramaten.

N.R.: Arauetan dago, orduan.

E.A.: Bai.

N.R.: Baina frenatu egingo du, ezta?

E.A.: Bai, zertxobait bai. Eta eguraldi txarra egiten badu gehiago, olatu pixkat badago askoz gehiago. Baina suposatzen da denoi frenatzen digula, ez niri bakarrik. Denoi berdin.

N.R.: Hauek dira zuk orain erabiltzen dituzunak, ezta?

E.A.: Bai, hauek dira nireak. Ikusten duzu askoz motzagoak direla konbentzionalak baino. Eta, gero, pala askoz zabalagoa da bestearena baino.

N.R.: Edorta, ez da denbora asko zu arraunean hasi zinela?

E.A.: Ez. Suertez hasi ginen, lehengo urtean, otsaila aldera edo, probatzen.

N.R.: Gogoan duzu lehenengo aldiz horrelako ontzi batean eseri zinean zer sentsazio eta izan zenituen?

E.A.: Bai, etorri ginen lau edo bost lagun probatzera. Eta lehendabiziko sentsazioa: pixka bat beldurra hartu genuela. Baina gutxi iraun zuen, izan ere, gero uretan gustura ibili ginen. Eta horregatik segitzen dugu oraindik.

N.R.: Kanpotik behintzat ematen duen irudia da orekari eustea zaila izango dela horrelako ontzi estu batean.

E.A.: Bai, horregatik daramatzagu buia hauek, ez iraultzeko. Oso zaila da iraultzea, baina bueno.

N.R.: Eta, arraunean nola egiten duzu, ze gorputz-atal erabiltzen dituzu?

E.A.: Arraunean goaz hiru aldetatik lotuta; eta indar gehiena eta bakarra egiten dugu besoekin.

N.R.: Gogorra izango da, ordua, horrelako ontzi puska bat besoekin bakarrik mugitzea.

E.A.: Bai, oso ondo prestatuta egon behar zara. Ez gara disfrutatzera bakarrik etortzen. Konpetizio-mailan maila ona izan behar duzu, eta, horretarako, oso ondo prestatuta egon behar zara.

N.R.: Gaur, bai, gaur disfrutatzera ez daukazulako konpetiziorik gertu.

E.A.: Gaur bai. Zeelanda Berritik etorri berriak gara, eta pixka bat askatu muskuluak eta pixka bat gozatu. Eta hurrengo urtean saiatuko gara berriz ere.

N.R.: Ba, disfrutatu eta eskerrik asko!

E.A.: Eskerrik asko eta hurrengora arte!

Arraun egokitua Edorta de Antarekin

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali