podcastak

Emakume zientzialarien argitan


Mijo Lizarzaburu Garcia sexuaz eta generoaz

Mijo Lizarzaburu Garciaren solasaldia, sexu- eta genero-eraikuntzari buruz. Lizarzaburuk Filosofia, Zientzia eta Balioak doktorego-programan parte hartzen du Euskal Herriko Unibertsitatean, IAS-Research taldean. Horrez gain, militante feminista ezaguna da. Batez ere, lodifobia eta gorputzen diziplinamendua eta patologizazioa ikertzen ditu, estrategia politiko gisa.

Elhuyarreko Ana Galarraga Aiestaranek gidatu zuen solasaldia, Emakume zientzilarien argitan zikloaren barruan. Zikloaren helburua euskal emakume zientzialariak ezagutaraztea da, eta Donostia Kulturak eta Elhuyarrek antolatzen dute, elkarlanean.

2026-05-04

Usue Mori Carrascal adimen artifizialaz

Usue Mori Carrascal Matematikan lizentziatua da, eta hainbat master egin ditu, besteak beste, modelizazio matematikoan, sistema adimendunetan eta irakaskuntzan. EHUko irakasle agregatua da Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala sailean, eta akademiatik harago ere lan handia egiten du, adimen artifiziala gizartearen benetako beharretara egokitzeko. 2025eko Gladys Saria irabazi zuen.

Elhuyarreko Ana Galarraga Aiestaranek gidatu zuen solasaldia, Emakume zientzilarien argitan zikloaren barruan. Zikloaren helburua euskal emakume zientzialariak ezagutaraztea da, eta Donostia Kulturak eta Elhuyarrek antolatzen dute, elkarlanean.

2026-03-30

Virginia García Pena, eguzki-eklipseaz

Virginia García Pena Aranzadiko astronomoa aurten izango dugun eguzki-eklipse osoaz aritu zen Emakume zientzilarien argitan solasaldi zikloan, Elhuyarreko Ana Galarraga Aiestaranekin batera.

Solasaldian, eguzki-eklipseak zer diren azaltzeaz gain, aurtengoa nola eta nondik ikusi jakiteko aholkuak ere eman zituen Virginia Garcíak.

Zikloa, berriz, Elhuyarrek eta Donostia Kulturak antolatzen dute elkarlanean, eta emakume zientzialariak ezagutaraztea du helburu.

"Eguzki-eklipse osoa, gertakari astronomikoa baino gehiago" solasaldiaren aurkezpena ikusteko, egin klik hemen.

2026-03-09

Eli Gallego Moreiro, elikadura osasungarriaz

"Emakume zientzialarien argitan" zikloaren saio honetan, Eli Gallego Moreiro nutrizionista eta dietistarekin solastu da Elhuyarreko Ana galarraga Aiestaran. Elikaduraren eta osasunaren arteko erlazioan sakondu du, osasun psikikoa eta alderdi soziala ere aintzat hartuta, mitoak eraitsiz, beti ere ebidentzia zientifikoan oinarrituta.

Zikloa Elhuyarrek eta Donostia Kulturak antolatzen dute elkarlanean, eta emakume zientzialari euskaldunak ezagutaraztea du helburu.

2025-11-13

Aitana Lertxundi Manterola: "Ingurumenaren osasuna, gure osasuna"

"Emakume zientzialarien argitan" solasaldi-zikloak emakume zientzialari euskaldunak ezagutaraztea du helburu.

Saio honetan, Aitana Lertxundi Manterola izan da protagonista. Medikuntza prebentiboan eta osasun publikoan espezializatuta, ingurumen-faktoreek (airearen kalitatea, berdeguneak…) osasunean duten eraginari buruz solastu da, Ana Galarraga Aiestaranen laguntzarekin.

Zikloa Donostia Kulturaren eta Elhuyarren arteko elkarlanaren emaitza da.

2025-10-23