Gertutik: Ugo Mayor
Ugo Mayor, 35 urte, Donostia
Ugo Mayor naiz, Ikerbasqueko ikerlaria, eta CIC bioGUNEn egiten dut lan.
Gu ari gara ikertzen neuronen funtzioa nola erregulatzen den. Orduan ari garena begiratzen da prozesu bat, oinarrizkoa zelularen funtzioarentzat, izena duena ubikuitinazioa.
Frutaren eulia ari gara erabiltzen modelo bezala, askoz errazagoa delako eta aukera asko ematen dizkigulako genetikoki. Oso neurona antzekoak dira, berez, haien neuronak eta gureak osatzen dituzten molekulak, eta horregatik lan egin dezakegu euliekin, ulertzeko nerbio-sistema nola garatzen den eta funtzionatzen duen.
Gaixotasun neurodegeneratiboetan alzheimer edo parkinson kasuetan ubikuitinak badauka zerikusi oso handia. Gertatzen dena da kasuistika hori ez dagoela oraindik zehazki lotuta, ez dakigu zein den prozesu molekularra, oso gutxi dakigulako ubikuitinak neuronetan duen oinarrizko funtzioaz. Orduan gu ari gara oso oinarrizko ikerkuntza egiten ulertzeko zein prozesutan dagoen sartuta, eta, akaso, egunen batean ulertu ahal izango dugu zergatik gaixotasun horiek erlazioa duten eta nola garatzen diren eta zerbait egitea posible den.
Atzerrira joan izan ez banintz, ez nintzateke hemen egongo. Hori oso argi daukat. Beste edozein gazte bezala, nire bizitza aurrera zihoan gauza ezberdinekin, baina ez nuen neure burua ikusten ikerlari taldeburu bezala. Atzerrira Erasmus batekin joan nintzen, eta hor proteinen funtzioa hasi nintzen ikasten, eta akaso bueltatuko nintzela pentsatzen nuen, baina koinzidentziaz aukera gertatu zen doktoretza egitera Cambriggera joateko, eta bertan talde batean sartu nintzen proteinekin lan egiten. Oso emaitza onak atera ziren han egindako lanarekin, eta horrek eman zidan aukera gero nire proiektu propioa garatzeko. Prestigioko lekuetan lan egin izanak eta emaitza onak lortzeak aukera asko eman dit Euskal Herrira bueltatu ahal izateko.
Zentzu batean, zientzialari bat beste profesional bat da. Egin behar ditu bere orduak, beste profesional batzuekin erlazionatzen da... Baina, bai, egia da gure lana gure buruan ari dela garatzen; orduan, ez dira bakarrik lanorduak, lan honetan egun osoan daukagu burua martxan pentsatzen.
Beste alde batetik, beharrezkoa bada kuriositatea. Egiten ditugun galderei erantzunak aurkitzeko, nahitaezkoa da kuriositate hori.
Ni atzerria egon naizenean, nahiz eta bertakoa ez izan etxean bezala sentitu naiz, eta orduan, hori bada zerbait Euskal Herrira ekarri nahiko nukeena.
Lana aurrera ateratzeko behar dugu publikatu, behar dugu erantzun galdera batzuk beste inork galdera horiek topatu baino lehenago. Badauka alde txar bat, oso konpetitiboa delako batzuetan, eta horrek jendearen gauza txarrenak ateratzen ditu.

Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian