Uhin ultramoreak

#34 UHIN ULTRAMOREAK: Botiken bigarren aukera arrakastatsua

Viagra sildenafiloaren izen komertziala da. Garatu zutenean, asmoa zen bularreko angina arintzeko erabiltzea. Hain zuzen, sildenafiloaren bidez, bularraldera doan odol-fluxua handitu nahi zuten, eta horixe lortu zuten, baina ez bularraldean, baizik eta  zakilean. Entsegu klinikoen parte-hartzaileetan eragin nabarmena zuela konturatuta, botikaren jomuga aldatzea erabaki zuten, eta erabilera arrakastatsuagoa eman zioten: erekzio disfuntzioa tratatzera bideratu zuten. Baita asmatu ere!

Uhin Ultramoreak podcastaren atal honetan, bigarren aukera izan duten botiken adibide gehiago jaso dituzte Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek.

Uhin Ultramoreak Elhuyarrek ekoizten du EITB Podkast atarirako.

Carton Virto, Eider

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali