Ana Galarraga Aiestaran
Elhuyar Zientzia
Emakume zientzialarien argitan
Usue Mori Carrascal Matematikan lizentziatua da, eta hainbat master egin ditu, besteak beste, modelizazio matematikoan, sistema adimendunetan eta irakaskuntzan. EHUko irakasle agregatua da Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala sailean, eta akademiatik harago ere lan handia egiten du, adimen artifiziala gizartearen benetako beharretara egokitzeko. 2025eko Gladys Saria irabazi zuen.
Elhuyarreko Ana Galarraga Aiestaranek gidatu zuen solasaldia, Emakume zientzilarien argitan zikloaren barruan. Zikloaren helburua euskal emakume zientzialariak ezagutaraztea da, eta Donostia Kulturak eta Elhuyarrek antolatzen dute, elkarlanean.
Elhuyar Zientzia
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian