Ekosfera
Sodioa, ohiko baterien etorkizuna akaso
CICenergiGUNEko Jon Ajuria Arregi ikertzailearekin izan gara sodio ioizko baterien ikerketa-lerroaren buruarekin. Bateria horiek litiozko baterien ordezkoak izan litezke aurrerantzean. Litio ordezkatzea oso garrantzitsua da, sodioa itsasotik erauzita, litio-iturrien arazo geopolitikoa baretuko litzatekeelako. Dena den, oraindik ez da findu sodioa itsasotik erauzteko metodo komertziala, baina itxaropena dago bide horretan. Nolanahi ere, Txinak gaur egun kalean, ibilgailuetan, erabiltzen ditu sodio-bateriak, eta batez ere, oso aproposak izango dira instalazio handietan elektrizitatea metatzeko.







