multimedia

Piramidearen misterioak detektagailuan

Fisikariek ezkutuko ganbera bat aurkitu dute Keopsen piramidean, 30 metro luze duen zulo bat. Ezusteko aurkikuntza bat izan da, fisikariak muoiak detetatzen ari zirelako. Hain zuzen, piramidearen harriak muoien balazta moduan jokatzen dute, baina ganbera dagoen tokian, askoz muoi gutxiago balaztatzen dira. Horregatik, fisikariek haien detektagailuetan ikusi dute ganbera ezkutua.

Araolaza, Oier

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Mujika, Alfontso

Ingeniaritza Teknikoa ikasi ondoren, euskalgintzaren munduan hasi zen lanean. AEKn 5 urte, UEUn 3 urte, eta 1990az geroztik Elhuyarren dihardu.
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian argitaratutako artikulu batzuen egilea izateaz gainera, ETBko Teknopolis programako erredaktorea eta zuzendaria ere izana da.
Dena den, lanik gehienak hizkuntzaren alorrean egin ditu, eta horretan ari da gehienbat: itzulpen teknikoak egin, testuak zuzendu, irakasleentzako trebakuntza-ikastaroak eman, lexikografia- eta terminologia-lanak egin eta entziklopediagintzan ere lan egin du.
Euskaltzain urgazlea da, eta Euskaltzaindiko Exonomastika batzordeko idazkaria. Terminologia batzordeko kidea da.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali