}

Zulo beltzak etengabe ari dira sortzen

2003/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zulo beltzak galaxia gehienen bihotzean daude eta normalean ez dute inolako aktibitaterik izaten. Hala ere, noizean behin, gas-multzoak zulo horietan erori, milioka gradutara berotu eta X izpien eztanda bat gertatzen da.

NASAren Chandra sateliteaz baliatuz, X izpi horiek neurtu dituzte astronomoek eta unibertsoan gero eta zulo beltz gehiago daudela ikusi dute. Horrek esan nahi du zulo beltzak ez zirela unibertsoaren hasieran sortu, baizik eta etengabe ari direla sortzen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia