Epica proiektuan utzi diote Antartikako izotza zulatzeari. Izan ere, 3.270 metroko sakonerara iritsi dira, eta, b…">

Zulatu eta zulatu, izotz zaharreneraino

Zulatu eta zulatu, izotz zaharreneraino


td class="art-testua" valign="top">

Epica proiektuan utzi diote Antartikako izotza zulatzeari. Izan ere, 3.270 metroko sakonerara iritsi dira, eta, bost metro bakarrik falta direnez haitza jotzeko, azpi-azpiko izotza urtzeko arriskua izan dute muga.

Orain, aurten jasotako izotz-puska aztertzeko garaia dute. 70 metroko lagina da, 900 mila urte baino gehiago dituena. Besteak beste, izotz-kristal handiak ikusten omen dira —40 cm-koak batzuk—, eta material nabar-gorriska bat ere bai.

Izotz-laginaren metro horiek guztiak aztertuta, Lurreko klima eta ingurumena hobeto ulertzea dute helburu Epica proiektuan (Antartikako izotzaren nukleoa ikertzeko Europako Batasunak duen proiektua).

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Klima