Zirrosia sendatzeko beste urrats bat

Zirrosia sendatzeko beste urrats bat


Estatu Batuetako eta Britainia Handiko zientzialari-talde batek gibeleko zirrosia eragiten duen proteina identifikatzea eta blokeatzea lortu dute. Hortaz, noizbait zirrosiaren aurkako tratamendu egokia lortu ahal izateko urrats garrantzitsua egin dute. Jakina denez, gaixotasun kronikoek –hepatitisak adibidez– edo alkohol gehiegi edateak orbainak eragiten dituzte gibelean.

Orbain horiek sendatzeko, gorputzak zuntz-ehunak ekoizten ditu. Baina batzuetan zuntz ehunak gehiegi hazten dira eta orduan zirrosia sortzen da, orbainak deformatzen direlako edo gibelaren ohiko funtzioa oztopatzen dutelako. Ikerketa egin duten zientzialariek aurkitu dute zuntz-ehun gehiegi haztea C/EBP proteinak eragiten duela. Jakitearekin konformatu ez, eta zientzialariek proteinari eraldaketa genetikoa egin diote eta, ondorioz, proteinaren zeregina blokeatzea lortu dute. Hori guztia saguekin egin dute.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna