}

Zientzia.net mugikorretarako egokitu dugu

2013/02/05 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

zientzianet-mugikorretarako-egokitu-dugu

Zientzia.net-era mugikor batetik sartzen bazara, zure mugikorraren pantaila eta ezaugarrietara egokituta jasoko duzu zientzia.net-eko edukia. Izan ere, zientzia.net mugikorretarako egokitu dugu, diseinu arin eta erabilerraz bat emanez.

Gero eta erabiltzaile gehiago dira zientzia.net-era gailu mugikorren bidez iristen direnak. Joera garbia da: 2010ean bisiten % 0,2 iristen zen mugikorretatik, 2011n % 0,7, eta 2012an % 2,8 (5.000 bisitatik gora). Horregatik, eta joera horrek gorantz jarraituko duela kontuan hartuta, erabiltzaile horiei beren beharretara egokitutako zientzia.net bat eskaini nahi diegu.

Horretarako bi aukera daude: mugikorretarako aplikazio bat, edo egokitutako web bertsioa. Zientzia.net-en bigarrenaren aldeko apustua egin dugu. Hala, mugikor bat zientzia.net-en sartzen denean, m.zientzia.net domeinura bideratuko dugu, egokitutako bertsiora, alegia.

Eta m.zientzia.net martxan da dagoeneko. Lehen bertsio honek artikuluak eta agenda erakusten ditu, gaikako nabigaziorako aukera eskaintzen du, eta baita edukiak bozkatzeko, iruzkinak egiteko, eta sare sozialetan partekatzeko ere. Eta laster etorriko dira eduki multimediak eta bilatzailea ere.

Gozatu zientzia.net-ez edozein unetan eta lekutan!