Elhuyar zientziaren komunikazioa

Zientzia.net-en ezarritako bilatzaile eleaniztuna aurkeztu du Elhuyarrek

Bilatzeaz gain, hainbat hizkuntzatako dokumentuak erlazionatzen ditu garatutako teknologiak

2012/07/25 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Gaur aurkeztu dituzte Elhuyarreko I+G unitateko Maddalen Lopez de Lacalle eta Xabier Saralegik Zientzia.net-en webgunean ezarrita dauden bilatzaile eta dokumentu-erlazionatzaile eleaniztunak. Bilatzaileak hizkuntza batetik abiatuta beste hizkuntzetan dauden testuetan informazioa bilatzen du, eta, dokumentu-erlazionatzaileak, bilaketa semantikoaren bidez, zerikusia duen edukiak erlazionatzen ditu.

Horretarako erabiltzen den teknologia Elhuyarrek garatutako “eLEZKARI” da, testu-bilduma eleaniztunak kontsultatzeko bilaketa-sistema hain zuzen ere. eLEZKARI Elhuyar Fundazioaren I+G taldean hizkuntza arteko dokumentuen berreskurapen automatikoaren alorrean egiten ari den jardueraren emaitza da.

Bilatzaile eleaniztunaren kasuan, zientzia eta teknologia alorreko albisteetarako hizkuntza arteko web-bilatzaile bat da, eta Interneten bilduma eleaniztunak kontsultatzeko hizkuntza arteko bilatzaileen artean euskara hartzen duen lehenengoa da. Zientzia.net-en ezarrita dago, eta,  kontsulta bilatzailean euskaraz idatzita, erreferentziazko webguneetan bilaketarekin erlazionatutako euskarazko eta ingelesezko erantzunak ematen ditu, garrantziaren arabera sailkatuta.

Bestalde, dokumentu batekin zerikusia izan dezaketen beste dokumentu batzuk bilatzen dituzten sistemak egon badaude merkatuan, baina ez dute dokumentuaren hizkuntza kontuan hartzen. Hori dela eta, euskarazko testuekin oso emaitzak kaskarrak ematen dituzte. Testuinguru horretan garatu da Zientzia.net-en ezarri den Dokusare. Hala, erabiltzailea irakurtzen ari den artikuluarekin zerikusia izan dezaketen beste artikulu batzuk gomendatuko dizkio Dokusarek (Zientzia.net-en eskuineko zutabean); erreferentziazko webguneetan aurkitutako euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko dokumentuak itzuliko dizkio.

Elhuyarreko I+G unitateko zuzendari eta Elhuyar aldizkariko kolaboratzaile Igor Leturiak kontatuko du gehiago teknologia hauei buruz iraileko zenbakian.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia