Zientzia azoka

2021/06/04 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Arg. Pernan Goñi Olalde

Ikerketek erakusten dute bizipenek eragin handia dutela gazteengan, are gehiago ikastetxetik kanpo direnean. Hori dela, zientzia-azokek garrantzia handia dute. Haietan, gazteek ikasturte osoan zehar landu dituzten zientzia- eta teknologia-proiektuak jende aurrean aurkezten dituzte. Prestaketa-lanak handiak izan ohi dira: proiektuaren txostena prestatu, poster egoki bat egin eta ahozko komunikazioa landu behar izaten dute.

Bertaratzen diren herritarrei ez ezik, ebaluatzaileei ere aurkezten diete euren proiektua, eta, sarituek, ikerketa-zentroetako egonaldiak edota munduko azoketara joateko bidaiak irabazi ohi dituzte.

Lehiakortasunaren gainetik, beste gazteek egindako proiektuak ezagutzeko, elkarrengandik ikasteko eta harreman berriak egiteko aukera paregabeak izaten dira zientzia-azokak. Ikerketa-zentroek euren proiektuen berri ere eman ohi dute, eta zientzia- eta teknologia-tailer eta jarduerak ere egin ohi dira.

Zientzia-azoka ikerketaren festa da.

 

Edukietan sakontzeko sakatu hemen.